Upeltegia
Bertako sagarraren aldeko apustua egiten dugu
SAIZAR upategia, Usurbilen kokatua, sagardoaren udalerri nagusian, burdin oxidozko fatxada baten barruan dago, edertasun bisual handikoa eta diseinu arkitektoniko ausarta duena.
SIDRAS SAIZARen sagardoa egiten, ekoizten eta banatzen aritzen gara. Sagardo mota ezberdinak ditugu, Sagardoz sagardo destilatua, baita sagar ozpina ere.
Azken urteotan apustu handia egin dugu bertako sagarraren alde, eta gaur egun 16 hektarea sagarrondo ditugu Euskal Sagardoa Jatorri Izendapenerako.
Jatorri deitura
'Euskal Sagardoa'
JATORRI- ETA KALITATE-ZIURTAGIRIA DUEN SAGARDOA
Saizar Euskal Sagardoaren parte da, Jatorri deitura duen sagardoa ekoizten dugu.
Bertako sagarrarekin egina dago, % 100 autoktonoa. Jatorri deituraren helburuetako bat bertako sagarraren ekoizpena babestea eta bultzatzea da. Bestalde, bigarren ezaugarria kalitateari lotuta dago. Fraisoro laborategia arduratzen da kalitate-kontrolez, eta HAZI Fundazioa prozesu osoa egiaztatzeaz, sagastitik botilaratzeraino.
Nola egiten dugu sagardoa?
01
Saizar sagastitik…
Gure sagastia 16 hektarea baino gehiagoko lurretan zehar hedatzen da, fruta zoragarri hau landatzeko soilik.
5 hamarkada baino gehiago daramatzagu gure prozesuak mimatzen eta hobetzen, metodo tradizionalen eta aurrerapen teknologikoaren arteko oreka perfektua bilatzen saiatuz.
16
hektarea
5
hamarkada
Irailaren amaieratik azaroaren erdialdera arte biltzen eta aukeratzen ditugu gure frutak, barietate bakoitzaren une egokia identifikatuz eta sagar mota desberdinen aukeraketa arretaz zainduz.
02
Gure hiru upeltegietara…
Iraganeko estetikarekin eta gaur egungo higiene-arau eta eraginkortasunarekin sortutako upeltegiak: tradizioa, berrikuntza eta abangoardia. 1000m2-tik gora hedatzen diren espazioak. Bertan aurrera daramatzagu sagardoaren ekoizpen-prozesuak, altzairuzko kupel handietan.
1000
m2
Puntako teknologiako instalazio horiek gure kalitatea neurtzeko eta kontrolatzeko sistemak eta gure enologoak markatutako adierazleak hartzen dituzte barne, gure produktuen ahalik eta homogeneotasun eta kalitate handiena lortzeko.
Gure upeltegiak jendearentzat irekita daude. Horretarako egurrezko mahai luzeak ditugu, txotx erritoaz eta gure sukaldeko jaki goxoez gozatzeko, beti konpainia onean!