Esperientziak
Saizar uneak .
ENOTURISMOA
Gozatu gure upeltegiko esperientzia ahaztezinez!
Esperientzia gidatuak erosi
01
BISITA GIDATUA BAZKARIAREKIN
Saizar sagardotegia: artea upeltegian, sagardoa egiteko artea.
BARNE HARTZEN DU:
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardo dastaketa etxeko aperitiboarekin
- Sagardotegiko menua
IRAUPENA:
- 3 ordu gutxi gorabehera. (ordu 1 bisita + bazkariaren iraupena)
Garraiorik gabe
54€
Helduak
44€
Haurrak (14-17)
22€
Haurrak (4-13)
TOPAGUNEA
Saizar (Usurbil).
Informazio gehiagorako edo erabilgarritasuna egiaztatzeko, 943 36 45 97 telefonora ere deitu dezakezu.
Garraioarekin
75€
Helduak
51€
Haurrak (14-17)
38€
Haurrak (4-13)
TOPAGUNEA
Calle Bengoetxea, 2 en Donostia-San Sebastián.
Informazio gehiagorako edo erabilgarritasuna egiaztatzeko, 943 36 45 97 telefonora ere deitu dezakezu.
BISITA
Usurbilgo Saizar sagardotegian bilduko gara bisita gidatu bat egiteko eta bertan familiaren eta baserriaren historiari buruzko xehetasunak emango dira. Etxeko txokoak bisitatuko ditugu eta sagardoaren ekoizpenaz eta lanketaz hitz egingo dugu. Sagardo bakoitzaren xehetasunak ezagutuko ditugu eta, azkenik, sagardotegiko menu tradizionala dastatzeko aukera izango dugu.
MENUA
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta txingarretan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia / Sagardoa / Kafea
TALDEAK/TARIFAK
- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
ORDUTEGIA/HIZKUNTZA
- Ordutegia: 12:00 – 14:00 | 19:00 – 20:00
- Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
ORDAINKETA
Erreserba egiten den unean ordainduko da zenbatekoaren % 100
EZEZTAPENAK
✔︎ Erreserba eguna baino 72 ordu lehenago ezeztatzea doan da.
BONUA
Ordainketa egin ondoren, bonu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz, erreserbaren xehetasun guztiekin, eta zure mugikorrean inprimatu edo eraman ahal izango duzu, jarduera egiteko egiaztagiri gisa.
PRIBATUAN
✔︎ Ordutegia eta elkargunea: Bezeroak eskatutakoa
✔︎ Prezioa: eskatutako zerbitzuen arabera.
02
ARRAUNA ORION
Arraunlari sentitu nahi baduzu egun batez, zatoz Arraunetxea arraunketa olinpikoko klubera!
BARNE HARTZEN DU:
- Bisita gidatua Orioko Arraunetxean
- Arraun ekintza Orioko ibaian
- Aldagela eta dutxa zerbitzua
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Gida zerbitzua
- Garraioa barne
IRAUPENA:
- 6 ordu inguru
138€-tik
Helduak
138€-tik
Haurrak (14-17)
79€-tik
Haurrak (7-13)
BISITA
Egun batez arraunlaria izan nahi baduzu, etor zaitez Arraunetxera! Orio herrian itsasoratzen den Oria ibaian gaude arraun ekintza burutzeko. Arraunketaren historia ezagutzeko Arraunetxea bisitatuko dugu eta ondoren, gure irakaslearen laguntzarekin, traineruan sartuko gara eta bere argibideei jarraituz ibaian egingo dugu arraun. Ekintzak 2 ordu inguruko iraupena du. Bukaeran euskal sagardotegi tradizional bat bisitatuko dugu, “txotx” errituala jarraiki, sagardotegiko menu tradizional batekin batera gure upategietan sagardoa dastatuz.
MENUA
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua
- Txuletoia txingarretan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia eta sagardoa
TALDEAK/TARIFAK
- Gutxieneko taldeak: 3 pertsonatik gora.
- Gutxieneko adina : 7 urte
ORDUTEGIA/HIZKUNTZA
- Ordutegia: Urte guztian zehar, asteartetik larunbatera. 10:00 – 16:00. Urtarrilak 1, abenduak 25 eta irailak 1 eta 2 izan ezik.
- Hizkuntza: Euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa.
ELKARGUNEA
Arraunetxea: Santio Erreka auzoa, 44, 20809 Aia, Gipuzkoa.
ORDAINKETA
Erreserba egiten den unean ordainduko da zenbatekoaren % 100.
CANCELACIONES
✔︎ Erreserba eguna baino 72 ordu lehenago ezeztatzea doan da.
BONUA
Ordainketa egin ondoren, bonu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz, erreserbaren xehetasun guztiekin, eta zure mugikorrean inprimatu edo eraman ahal izango duzu, jarduera egiteko egiaztagiri gisa.
PRIBATUAN
✔︎ Zerbitzu gehigarriak: ABarne hartzen du atalean aipatutako zerbitzuez gain: garraio zerbitzua + gida laguntzailea + bisita gidatua sagardotegiko dastaketarekin
✔︎ Prezioa: eskatutako zerbitzuen arabera.
✔︎ H Ordutegia eta elkargunea: Bezeroak eskatutakoae
03
ALBAOLA ETA SAGARDOTEGIA
Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz!
BARNE:
- Sarrera librea Albaolan (Itsas Kultur Faktoria)
- 30 minutuko aurkezpena San Juan baleontziarena
- Bisita gidatua sagardotegian
- Sagardotegiko menu tradizionala
- Sagardo eta pintxo dastaketa tradizionala
IRAUPENA:
- 5 ordu
Garraiorik gabe
59€
Helduak
42€
Haurrak (14-17)
25€
Haurrak (4-13)
TOPAGUNEA
Saizar (Usurbil).
Informazio gehiagorako edo erabilgarritasuna egiaztatzeko, 943 36 45 97 telefonora ere deitu dezakezu.
Garraioarekin
92€
Helduak
58€
Haurrak (14-17)
38€
Haurrak (4-13)
TOPAGUNEA
Calle Bengoetxea, 2 en Donostia-San Sebastián.
Informazio gehiagorako edo erabilgarritasuna egiaztatzeko, 943 36 45 97 telefonora ere deitu dezakezu.
Ezagutu Euskal kulturaren bihotza, XVI. mendeko San Juan baleontziaren berreraikuntzaz eta sagardotegi menu tradizionalaz gozatuz! Proposamen honekin itsasoa eta sagardoa elkartzen dituzten sekretuak ezagutuko dituzu, garai bateko gure marinelen historiaz gozatuz. Lehendabizi Pasaiako badia ezagutuko duzu eta ondoren Albaola Itsas Kultur faktorian geldiune bat egingo duzu. Bertan, antzinako “San Juan” baleontzia berreraikitzen ari dira. Eguna biribiltzeko, Euskal Herriko gure Sagardotegi batez gozatzeko aukera izango duzu, gure upeltegietan sagardoa dastatuz, sagardotegiko menu tradizionalarekin batera.
MENUA
- Bakailao tortilla
- Bakailao frijitua piperrekin
- Txuleta txingarretan
- Gazta irasagar eta intxaurrekin
- Ogia / Sagardoa / Kafea
TALDEAK/TARIFAK
- Gutxieneko taldea: 2 pertsona.
ORDUTEGIA/HIZKUNTZA
- Ordutegia: 12:00 – 14:00 | 19:00 – 20:00
- Hizkuntza: Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa
ORDAINKETA
Erreserba egiten den unean ordainduko da zenbatekoaren % 100
EZEZTAPENAK
✔︎ Erreserba eguna baino 72 ordu lehenago ezeztatzea doan da.
BONUA
Ordainketa egin ondoren, bonu bat bidaliko dizugu posta elektronikoz, erreserbaren xehetasun guztiekin, eta zure mugikorrean inprimatu edo eraman ahal izango duzu, jarduera egiteko egiaztagiri gisa.
PRIBATUAN
✔︎ Ordutegia eta elkargunea: Bezeroak eskatutakoa
✔︎ Prezioa: eskatutako zerbitzuen arabera.
Jarri gurekin harremanetan
ENPRESA ETA KONGRESUETARAKO ESPERIENTZIAK ETA EKITALDIAK
Zure taldeko kideen artean adiskidetasuna sustatzen duen esperientzia bilatzen duzu? Upategi batean 50.000 litro sagardo baino gehiagoko upelekin bildu eta gozatzea bezalakorik ez!
Photocalla dugu, publiko guztiarentzako menu bikainak eta 250 pertsonarentzako edukiera, team building ekitaldi edo esperientzia baterako esparru ezin hobea gara, eta ez dute urteetan ahaztuko!
————— ENPRESAK
Team building jarduerak, kongresuak, produktu berrien merkaturatzeak eta enpresa-bilerak egiteko gune baten bila zabiltza? Saizar sagardotegiak zure ekitaldia pertsonalizatzen du zure gonbidatuek ahalik eta gehien goza dezaten.
————— TURISMO-AGENTZIAK
Zure turistak liluratu nahi dituzu euskal kultura gastronomikoaren? Saizarren gure sagastiak bisitatuko dituzte, gure kupel bikainetako sagardoa dastatuko dute eta bertako sukaldaritzaren onena dastatuko dute. Galde iezaguzu!
Euskal osagaiak gehitu nahi dizkiozu Saizar Sagardotegiko zure ospakizunari?
Premium landetxea
OLIVI 1948
Usurbilen dagoen landetxe premium eta jasangarria, landa ingurune lasai batean kokatua, Saizar Sagardotegitik gertu eta Donostiatik 6 km-ra. Inguru pribilegiatu batean kokatuta dagoen sagarrondoz inguratuta dago. Familia osoarentzako lekua. 2 logela bikoitz (bat elbarrientzako egokitua) eta 5 apartamentu (horietako bi bikoitzak eta hiru 2+2 pertsonentzako). Lorategia, aparkalekua eta doako wifi konexioa eskaintzen ditu. Logela guztiek dituzte pantaila lauko telebista, bainugela pribatua ile-lehorgailuarekin eta dutxa-eskuoihalak, teontzia, kafeontzia, kutxa gotorra, berogailua eta aire girotua. Apartamentuek sukaldea ere badute: bitrozeramika, mikrouhin-labea, txigorgailua, zukugailua, ur-irakingailua eta sukaldeko tresnak. Landetxea mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta dago.